Ertzaintzak bi guneetan zuen prezintua kendu ostean ireki dituzte bi guneak.
Segurtasun eta osasun neurriak zorroztea erabaki du LABI batzorde teknikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan diren koronabirus kasuen hazkundearen ondorioz. Neurri hauek asteazkeneko 00.00etan sartuko dira indarrean.
Beste 74 positibo baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Urola Kostan ostiraletik igandera bitartean. Aizarnazabalen eta Zumaian izan dituzte kasu gehien, 21 eta hamalau, hurrenez hurren. Azpeitian hamabi kasu izan dituzte, eta 11 Zarautzen.
GAL ikertzeko plataforma martxan jarriko zuela iragarri zuen Zabalak ekainean, eta ari da pausoak ematen. Eskatu du ikerketa ekinbide bat hasteko, argitu dadin ea Felipe Gonzalezen aurkako salaketa jar daitekeen, "ustez GALen bidez atentatuak eta desagertze behartuak egitea eragiteagatik".
Markeliñe zirku konpainiak eskainiko du emanaldia, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Dagoeneko eskura daitezke sarrerak Kulturazen webgunean.
Datorren asteazkenean ekingo diete Juaristi Aroztegia izandakoa eraisteko lanei. Salberdinen dago eraikina, eta eremu horretako Hitzarmen Batzordeak sustatu ditu eraiste-lanak, hain zuzen. Abendaño industria-poligonoan birkokatu dute aroztegia.