2017ko ekainaren 22an izan zen bortxaketa, Zarauzko etxe "abandonatu" batean. 18 urte zituen erasotzaileak orduan, eta 16 urte neskak. Gipuzkoako Auzitegiak ebatzi du sei urteko kartzela zigorra ezartzea gizonari; horretaz gain, urruntze-agindua bete beharko du zazpi urtez, eta 10.000 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio emakumeari.
Antza, 50 euroko billete batekin ordaindu eta, gainerakoak jasotzean, 20 euro falta zitzaizkiola esaten zuen salatua izan den pertsonak.
Ostiral arratsaldean zabalduko dute '1620ko Loraldia. Nafarroako errenazimentua' erakusketa eta igandera bitartean egongo da ikusgai Torre Zuri erakustokian.
Hondoratutako 39 itsasontziren bitartez jaso dute liburu batean Getariako XX. mendeko historiaren zati bat, ahalik izen-abizen gehien zehaztuta, Ana Maria Benito eta Javier Mazpulek. Aranzadiko historialari eta arkeologoa da aurrena, eta urpekaria eta Arkeolurreko kidea, bigarrena. Udalak ostiralean egingo du aurkezpen ekitaldi itxia, eta ondoren getariarrek eskuratu ahalko dute liburua Turismo Bulegoan, nahiz herriko dendetan.
Herenegungo probetan bezainbeste positibo atzeman zituzten atzo Urola Kostan. Zumaian zenbatu zituzten kasu gehien: beste 11. Azpeitian eta Zarautzen behera egin du intzidentzia tasak.
Shinova eta Huntza taldeen kontzertuak otsailean izango dira, 20an eta 27an, hurrenez hurren. Zea Mays, aldiz, martxoaren 13an igoko da Soreasuko agertokira, eta Nogenek bigarren kontzertua eskainiko du martxoaren 26an. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturazen webgunean.
Javier Bello-Portu orkestra zuzendari eta konpositore zenaren jaiotzaren mendeurrena kontuan hartuta prestatu du errezitaldia KEA ahots taldeak. Ganbera-abesbatzaren kontzertua doan izango da, 20:00etan hasita.
18:00etan izango da kontzertua Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, eta ordubete lehenago jarriko dituzte salgai sarrerak.