Euskal kostaldean arrantzatzen diren espezie batzuen ugalketa erraztea da Eusko Jaurlaritzak atera duen ebazpenaren xedea.
Gaur aurkeztu du 2019ko (H)ilbeltza bekari esker ondu duen lana Donostian. Nobela beltza da 'Sotoan gordeak', eta idazlearen bigarren eleberria da.
Orio Eragin Eskubaloi klubeko zuzendaritzako kidea da Maria Azkue. Eskola-kirolak umeen garapenean duen garrantzia kontuan hartuz, azken hilabeteetan hartu diren neurriekin desadostasuna agertu du, “haurren sedentarismoa areagotu dutelako”.
Eskualdeko intzidentzia tasetan ez da gorabehera handirik izan. Azkoitian eta Zumaian gora egin du tasak, Azpeitian eta Orion behera egin du, eta Zarautzen berdin mantendu da. Hego Euskal Herrian 900 eta 1.000 kasuren artean jarraitzen dute.
Getariako Txakolinaren Jatorri Deitura duten 3.900.000 botila inguru merkaturatuko dituzte aurten. San Anton egunean, baina, getariarrek ezingo dute aurreko urteko uztatik sortutako txakolina probatu: oraingoan, ekitaldi itxi batean aurkeztuko dute txakolin berria. Balentziaga Museoan izango da ekitaldia, eta Osakidetza izendatuko dute aurtengo Mahasti Jaun.
Udala osatzen duten talde guztiek, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Podemso Equo-Berdeakek, adierazpen bateratua plazaratu dute igande iluntzean gizon batek bere bikotekidea erasotu izana "irmoki" gaitzesteko.
'Nouvelle Vague' zinemagintzaren erreferenteetako bat da Alain Resnais eta, besteak beste, 'Hiroshima mon amour' filmagatik da ospetsua. Zarautzen biharko Gela saioan aztertuko dute artista frantsesa eta hark egindako lana.
Otsailaren hasiera bitartean eskaintzeko hiru film aukeratu ditu Ostarrenak, tartean Zinemaldian sari nagusiak jaso zituen ‘Beginning’ film georgiarra.