Aizarnan izan dira gaur Binakako Aizkolari Txapelketako eta Urrezko Harri-jasotze Txapelketako saioak. Aizkoran, lehia estua izan da, baina Joxean Etxeberria eta Unai Otaegi nagusitu dira. Harri-jasotzen, berriz, Mikel Lopetegi 'Urra' aise nagusitu da.
Gaur eguerdian aurkeztu dute txakolin berria Getarian, eta Gotzone Sagardui sailburuak jaso du Osakidetzaren izenean Mahasti Jaun izendapena.
Jaitsiera horrekin lotura du Osakidetzak eta Osasunbideak bezperan baino 2.300 proba gutxiago egin izanak. Nafarroan 159 positibo zenbatu zituzten, eta %8,1 da hango positibotasun tasa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 676 positibo zenbatu dituzte, eta %6,8 da tasa.
Auzotarren ekarpenak jaso nahi ditu 2021eko udal aurrekontua osatzeko eta honako auzoetako herritarrekin bilduko da: Elkano, Urdaneta, Santio Erreka, Andatza, Irutaegi bailara, Etxeta bailara eta Laurgain.
'Amamaren danborra' dokumentalak asteartean ikusiko du argia, emakumeak danborradan atera zirela 40 urte betetzen diren egunean. Paola Motok (Azpeitia, 1994) eta Alaitz Olaizolak (Azpeitia, 1975) ondu dute lana pasioz, eta horiek 22 elkarrizketatuen kontakizunetan jarri dute arreta: "Nahiko genuke herritarrek beren buruei galderak egitea, hau da, norbera non kokatzen den galdetzea".
Abadiñon (Bizkaia) jokatu zuten lehia atzo, eta oriotarrak 90 segundotan 87 jasoaldi eman zizkion ingudeari. Emakumeen Lokotx Bilketa Txapelketan aritzekoa zen Maider Etxezabal azpeitiarra, baina ezin izan du parte hartu konfinatuta dagoelako.
Jose Luis Garcia argazkilari zumaiarrak irabazi du Distira elkartearen urtarrileko lehiaketa. Parte hartu duten lanak elkartearen webgunean ikus daitezke.
Atzo jokatu zuen ISBko emakumeen lehen taldeak denboraldiko hamaseigarren jardunaldia Avilesen kontra, eta han lortutako garaipena tarteko, mailari eustea lortu du Andoni Lazkanok gidatzen duen taldeak. Gaur-gaurkoz A taldeko sailkapeneko hirugarrena da Azkoitia-Azpeitia ISB.
'Patria' telesailean egindako lanagatik laudorio asko ari zen jasotzen Elena Irureta aktore zumaiarra, eta laudorio horiek sari bihurtu ziren atzo. Emakumezko aktore onenaren Forque Saria jaso du bart Iruretak.