Otsailaren 13an eta 14an izango dira Inauteriak, baina oraingoan Zarautzen ez dira egingo aurreko urteetan izan diren ekimenak. Dena den, etxetik Inauterietako Konpartsan parte hartzera dei egin du udalak: prest dute aurtengo koreografia, eta zarauztarrek etxean dantzatzea eta bideoan jasotzea da udalaren asmoa.
Azpeitia eremu gorrira itzuli da atzo beste 21 positibo baieztatu ondoren. Biharko berrikusketan herriko sarrera-irteerak eta ostalaritza sektorea ixteko agindua emango du Eusko Jaurlaritzak, eta eskola kirola debekatuko du. Neurriak ostiralean sartuko dira indarrean.
Azpeitian hainbat lagunek egin zuten bat kaleko bozgorailuetatik eta Naiz irratitik entzun ahal izan ziren danborradako doinuekin atzo gauean. Herritar batzuk danborradako jantziak soinean zituztela atera ziren, gainera, balkoietara eta leihoetara.
Alkateak oharra plazaratu du, "azken egunotan herrian COVID-19ak izan duen eraginaren berri emateko". Bost egunetan hamahiru positibo agertu ostean, eremu gorrira hurbiltzearen kezka agertu du Arregik. Hala ere, haurreskolako agerraldia "itxura guztien arabera kontrolatuta" dagoela eta eskola txikia berriro astelehenean irekitzea espero dutela jakinarazi du.
Martin de Marte deitura hartuta ekin zion musika sortzeari Martin Muruak (Zarautz, 1992). Bi lan eman ditu argitara dagoeneko, 'Kaixo Lagun' (2019) eta 'Red River Ride' (2020), hainbat musika-tresna eskuan hartuta autoeditatutako diskoak biak. Egun, Muruak eta beste hiru kidek osatzen dute Martin de Marte taldea, eta oraindik emanaldirik eskaintzeko aukerarik izan ez badute ere, buru-belarri ari dira prestaketa lanetan. Muruarekin hitz egiteko aukera izan du HITZAk.
Herritar batzuk kexu agertu dira hondakinen edukiontzi gune batzuen kokalekuengatik. Kexa horiek kontuan hartu, eta behin Urola Kostako Udal Elkartearen Hondakinen Bilketa Zerbitzuarekin gaia aztertu ondoren, bilketa gune horietan aldaketak egitea adostu dute Zumaiako Udalak eta Udal Elkarteak.