Azkoitiarrek jasoko dituzte Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Azkoitiko Udalak emandako hiru sariak. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 12an egitea aurreikusi dute, baina "osasun eta segurtasun neurrien arabera" izango da.
Herriko emakumeei aholkularitza juridikoa eskaintzeko eta indarkeria eta diskriminazio egoerei aurre egiteko helburuarekin zerbitzu berriak sortu dituzte.
Azpeitiko 1. Instrukzio Epaitegiko epaileak erabaki du akusazioak zabaltzea, Ertzaintzaren frogak aztertu eta akusatuei deklarazioa hartu ostean. Pujana legez kanpo atxiki izana ere egotzi die.
Aizarnazabalen, Azpeitian, Orion, Zestoa eta Zumaian 500dik gorakoa da intzidentzia tasa. Azpeitia eta Zestoa bihartik aurrera itxita izango dira. Aian ere 500dik gorakoa da intzidentzia tasa, baina hura ez dute itxiko.
Euskadiko Ingude Txapelketa irabazi du Gorka Etxeberria (Orio, 1995) harri-jasotzaileak, eta bigarrengoz jantzi du txapela. Ozta-ozta gailendu zen Abadiñon izandako lehian.
Etxebizitza batean teilatuko konponketak egin behar dituztelako itxiko dute kalea.
Soreasu antzokian kontzertua eskaintzekoak ziren igandean bi musikariak, baina atzeratu egin dute. Kulturazek ez du data berririk iragarri, baina udaberrian izango dela adierazi du.