Martxoaren 27an izango da Getariako Bertso Eguna, eta Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan. Getariako Turismo Bulegoan nahiz online eros daitezke sarrerak.
Koldo Amestoy kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak sortu dute ikuskizuna, eta Juan Sebastian Elkanoren bidaian dago oinarrituta.
Eraikina Elkano Mundubira Espazioa bihurtzea da Getariako Udalaren asmoa, eta aurreproiektua begi onez ikusi dute Aldundiak nahiz Basque Tourrek. Udalbatzak atzo onartu zuen hitzarmena sinatzea Tonpe Gurasoen Elkartearekin eta Lagunak elkartearekin, eta Tonperi proposatu dio Zarautz Jauregian erabiltzen duen zatiari uko egitea. "Udalak konpromisoa hartzen du herriko beste txokoren batean, edo hor bertan, lokala izango duela beti", azaldu zuten batzarrean. Bestalde, kreditu aldaketa egitea eta Makibar eremuko hainbat zona publiko bilakatzea onartu zuen udalbatzak.
Zestoan, Arroa Behean eta Aizarnan ematen dituzten aurrez aurreko gimnasia ikastaroak bertan behera uztea ere erabaki dute, COVID-19aren kutsatze tasa dela eta.
Eusko Jaurlaritzak eta Azpeitiko Udalak hartutako neurriek aldaketak eragin dituzte beste behin herritarren egunerokotasunean eta hainbat zerbitzutan. Esaterako, udal instalazioak itxi dituzte. Kalera atera gara merkatarien, kiroldegiko erabiltzaileen edota ludoteketako hezitzaileen iritzia ezagutzera.
Herriko gaztetxoek bertsotan aritzeko aukera izango dute Unai Mendizabal eta Oihana Arana bertsolariekin batera. 17:30ean izango da saioa, Errezilgo frontoian.
Segurola aizarnazabaldarrak, Labaka azpeitiarrak, Aizpuru III.a azpeitiarrak eta Larrañaga azkoitiarrak parte hartuko dute txapelketan. Bihar izango dira ligaxkako lehen norgehiagokak Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Finalaurrekoak otsailaren 18an izango dira, eta hil horren 25ean finala.