Atzo Mikel Lopetegi 'Urra' gailendu zen Mallabiko saioan, 85 jasoaldi eginda. Azpeitian Urrezko Harri Jasotze Txapelketako finala jokatzeko txartela eskuratu zuen hala; Beñat Telleria eta Inhar Urruzuno izango ditu aurkari.
269 positibo zenbatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 46 Nafarroan. Positibotasun tasak gora egin du Nafarroan, eta behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
250 estoldetan jarriko dituzte 'Itsasoa hemen hasten da. Ez bota ezer' lelodun plakak. "Estoldetara zaborra botatzen bada, zabor hori guztia itsasora joango dela" ikusaraztea da kontzientziazio kanpainaren helburu nagusia. "Batzuetan ahaztu egiten zaigu itsasoak duen oinarrizko legea, ematen zaiona itzuli egiten duela dela", azaldu du Begoña Caballeirok.
Berotasunez agurtu dute iluntzean Poxpi musikaria. Parrokia atarian trikiti doinuekin agurtu dute.
Gaur izan da Hondarribiko Jaitsiera, eta parte hartu dute Getariako, Orioko, Zarauzko nahiz Zumaiako traineruek. Emakumezkoetan Orio gailendu da, eta debuta egin du ZAEk. Gizonezkoetan, aldiz, hirugarren postua lortu du Oriok, laugarrena Getariak, seigarrena Zumaiak eta zortzigarrena Zarautzek.
Bigarren sailkatu da Nahuel O`Daquila, eta hirugarren Pau Miquel. Azken unera arte lehia bizia izan dute lasterkariek, eta esprintean igaro dute Zumaiena pareko helmuga.
Azpeitiko bizilagunak bi hilabete eman ditu tontorra zapaltzeko ahaleginean, baina espedizioa bertan behera uztea erabaki du. "Pena izugarria ematen digu tontorrera iritsi ez izanak, baina oso gustura gaude egindako lanarekin", adierazi du.
Oinezkoen bidea luzatu eta egurrezko baranda batek inguratutako hormigoizko espaloi bat eraiki dute. Obra horren bidez, "herrigunea eta Argimuño are gehiago lotzea" eta "oinezkoen mugikortasuna hobetzea" izan da udalaren asmoa, baina baita "segurtasuna hobetzea" ere. Horretarako, LED argiteria jarri dute bide osoan zehar.
Itaiaren hitzaldiak Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan izango dira. Ekitaldi nagusia Azpeitian egingo dute, Martxoaren 8an.
Azpeitiko Irurena enpresako sutearen ondorioz, Errezil errekan eta Urola ibaian barrena aparra hedatu da.
Aldundiak, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek, Marea Urdinak eta Kirol Egokituko Federazioak parte hartu zuten Azkoitiko bileran.
Elite eta 23 urtez azpikoen Zumaiako XIII. Saria jokatuko da bihar. 112 kilometroko bidea osatu beharko dute eskualdeko errepideetan zehar. 190 txirrindulari inguruk hartuko dute parte.