'Haserrea antolatu, askatasunak hedatu' kanpainaren barruan egingo dituzte bi saioak, Zarauzko Putzuzulon eta Zumaiako Torreberrin. Hilaren 19an, "kontrol sozial orokortua" eta horrek "osasun-larrialdiari aurre egiteko estrategia gisa" duen "izaera politikoa" aztertuko dute hitzaldi baten bidez eta, hilaren 20an, polizien "jokabide arbitrarioen aurrean babestu ahal izateko oinarrizko informazioa partekatuko" dute tailer bat eginez.
Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Komisioak egin du beste behin igoeraren proposamena. Kuotaren igoerarekin, 2021ean 37.801 tona hegaluze arrantzatzeko baimena izango dute.
Herenegun egindako probetan baino kasu positibo gehiago atzeman zituzten atzo eskualdean. Urola Kostan Zarautzen hauteman dituzte kasu gehien.
Gazteekin egiten du lan Lizasok (Azpeitia, 1994). Osasun krisiak erabiltzaileen beharrak eta joerak erruz aldatu ditu, eta hezitzaileek ere aldatu behar izan dute lanerako moldea.
Hilabete igaro da COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina hasi zenetik, baina indarra hartu dute oraindik erantzunik ez duten hamaika galderak. Horietako hainbat auziren inguruan mintzatu da Miren Basaras mikrobiologoa, ZarautzOn elkarteak gonbidatuta.
Harri handietan ez du parekorik errezildarrak. Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelak jantzita bukatu du denboraldia. Garaipenak garaipen, urtearen balorazio "gazi-gozoa" egin du.
Artatutako herritarren gehienak 76 eta 85 urte bitarteko emakumeak izan ziren. Hauskor programaren bitartez adinekoen beharrak ikertzen eta identifikatzen ditu erakundeak.
Kanadarrak "industriak eraldatutako paisaien ikuspegi handiak" lantzen ditu batez ere. Ohi bezala, ostiralean izango da Gela saioa, Zarauzko Photomuseumen.