Bazkideen, irakurleen eta herritarren iritzia ezinbestekoa izango da UKT kooperatibako hedabide bakoitzaren etorkizuneko erronkak finkatzeko. Horretarako, inkesta bat jarri du martxan Urola Kostako Hitzak.
Ohiko kalejira gabe, baina aurten ere egin dute 'Galtxagorrien jaitsiera' Zarauzko Jalgi Dantza Taldeko kideek.
Zumaiako Sortuk deituta, Saregileen plazan elkartuko dira. Horretaz gain, frankismo garaitik gaur egunera arte torturak jasan dituzten oñatiarren testigantzak biltzen dituen 'Barruko arrastuak' dokumentala eskainiko dute otsailaren 16an.
Aurten ez da karnabalik ospatuko Azpeitian. Aurten ez da sokamuturrik izango, ezta Elegante Egunik ere. Aurten ez dira kolorez eta irudimenez jantziko Azpeitiko kaleak. Ez dugu herriko plaza jendez beteta ikusiko eta ez dugu elkarrekin "Hementxe dala!" kantatzerik izango. Iristear dagoen asteburuan, igandean, hasiko ziren karnabalak Azpeitian, Elegante Egunarekin. Karnabalak modu berezian bizi dituzte Belen Zendoiak, Alex Berasategik eta Esteban Camposek, eta haiekin solastu da Erlo Telebista karnabalik gabeko urte honetan dituzten sentipenez solasteko.
Bi urte inguru daramatza Mikel Azkuek (Azpeitia, 1991) Australian bizitzen. Azken asteetan ia ez da egon COVID-19aren arrastorik Australian, eta "bizitza normala" egiten ari direla azaldu du azpeitiarrak.
Egun indarrean dagoen murrizketen dekretua mantendu egingo da, baina aldaketa batzuk gehitu dizkiote: mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna baimendu dute jarduera sozio-ekonomikoetarako eta aire libreko kirolak egiteko. Astelehenean sartuko dira indarrean neurri horiek.
Donapaleuko (Behe Nafarroa) komentu frantziskotar zaharrean topatu dituzte zarauztarraren bi lanak. 1970eko hamarkadan egin zuen bata, eta 1999an bestea.
Lucia Arribas Sanchezena da lan irabazlea. Herritarren saria, berriz, Candela Azurza Lopezek irabazi du.
Itsasoak kostaldean izan dezakeen eraginagatik ohartarazi dute. Gaur arratsaldean izango da marea goian, 17:26ean. Bihar goizaldean, berriz, 05:38ean.