Irudiak “bi multzo handitan” banatu dituztela azaldu dute erakusketaren antolatzaileek. Horrela, Errezil erreka eta Ibaieder garbitzeko saioetan hartutako irudiak erakutsiko dituzte, batetik; eta Urola ibaiarenak, bestetik. Guztira, 75 argazkik osatuko dute erakusketa, eta bideo labur bat ere ikusi ahal izango dute aretora joaten direnek.
Ibaieder eta Errezil errekak garbitzeko lanetan jasotako irudiak bildu ditu Urola Bizirik taldeak Foru Ibilbideko aretoan. Hilaren 26a bitartean izango da ikusgai.
Urola bailarako ibaien eta erreken egoeraren gaineko argazki erakusketa prestatu du Urola Bizirik taldeak. Azpeitiko Foru Ibilbideko udal aretoan jarri dute erakusketa, eta gaurtik hasita ostirala bitartean izango da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara.