Gaur, asteartea, egin du udalak ezohiko udalbatzarra, eta joan zen urrian onartutako ordenantza fiskalen aldaketa baietsi dute. Beraz, 2021eko uraren, zaborraren eta terraza zein toldoen tasarik ez dute ordaindu behar izango herriko ostalariek eta merkatariek.
Larunbatean Euskal Herriko hamaika txokotan egingo dituzte Herri Eskolak IAko kideek. Zarautzen eta Azkoitian ere jarri dituzte hitzorduak eta, nagusiki, ikasleen "infantilizazioa" eta "ikasle autodefentsa sareak" izango dituzte aztergai ikasleek.
Zortzi abestiz osatutako diskoa aurkeztu du Serge-ek. Hark sortu ditu doinu nahiz hitz gehienak. "Norbere iparrorratza erabiltzearen hautua egin du, bere odol eta izerdiz idatzitako abestiekin, gainezka egiten zieten sentimenduekin, askoz ere proiektu pertsonalagoan", azaldu du Aritz Mutiozabalek musikari zarauztarraren lan berria aurkeztean.
Zestoan izan dira eskualdeko kasu erdiak, eta Zumaian, Zarautzen eta Azpeitian ere bana zenbatu dute.
Haurreskolak partzuergoko haur eskoletan hiru eguneko greba deitu dute ELAk, LABek eta Steilasek. Urola Kostako haur eskola gehienetan bat egin dute lanuztearekin, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak ematen ari diren.
Mendigunean zehar egin daitezkeen hainbat ibilbide batu ditu Beristainek euskarazko webgunean.
Sarrera nagusian eskailerak berritu, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako arrapala bana eraiki, eta autobus geltokian estalpea jarri ditu Azpeitiko Udalak.
Oikiako hondakin urak Zumaiako araztegira eraman ahal izateko kolektore bat egingo dute. Kolektore hori egiteko proiektuaren idazketa lizitatu berri du URA agentziak.
Igandean 12:30ean hasiko dira kontzertuak. Sarrerak aurrez erosi beharko dira Matadero Ekintzak taldearen e-postara idatzita.