
Herri Eskolak Azpeitian.
Ikasle Abertzaleakek (IA) Herri Eskolak antolatu ditu larunbat honetarako, otsailak 27. Urola Kostako eta Urola Erdiko IAko taldeek jakinarazi dutenez, Zarautzen eta Azkoitian ere izango da ikasleak elkartzeko eta elkarrekin hausnartzeko aukera: Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eta Azkoitiko Matadeixen egingo dituzte Herri Eskolak, 10:30ean eta 11:00etan hasita, hurrenez hurren.
Oraingoan “infantilizazioa” izango da gai nagusia, eta ikasleek hitzaldi bidez landuko dute auzia, “infantilizazioak betetzen dituen funtzioak” aztertuz.. Euskal Herriko hainbat ikastetxetan sortu diren “ikasle autodefentsa sareen” inguruan ere hitz egingo dute saio horretan; ikasleen baldintzen defentsan jarduteko sortu ziren sare horiek, eta badute elkarrekin koordinatzeko espazio bat ere: IKAS izeneko plataforma, ikasturte honetan atera dena argitara.