Bilatu
Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Aurizenea kalea eta Argimuño auzoa espaloi bidez lotu ditu Aiako Udalak

Aia
GizarteaHirigintza

Oinezkoen bidea luzatu eta egurrezko baranda batek inguratutako hormigoizko espaloi bat eraiki dute. Obra horren bidez, "herrigunea eta Argimuño are gehiago lotzea" eta "oinezkoen mugikortasuna hobetzea" izan da udalaren asmoa, baina baita "segurtasuna hobetzea" ere. Horretarako, LED argiteria jarri dute bide osoan zehar.

2021/02/28
Dorleta Agiriano Lai

(Aiako Udala)

Maria Aurizenea kalearen eta Argimuño auzoaren arteko oinezkoen bidea luzatu du Aiako Udalak. Udalak azaldu duenez, orain arte, “etxebizitzak eraikita dauden gunera arte soilik” heltzen zen oinezkoentzako espaloia, eta bidea “ireki” dute orain. Iazko irailean ekin zioten obrari, eta aste honetan amaitu dituzte lanak.

Esku-hartze horren bidez, “irisgarritasuna eta oinezkoentzako mugikortasuna hobetzea” izan da udalaren helburu nagusia, modu horretan, “herrigunea eta Argimuño auzoa are gehiago lotu” ahal izateko. Bide osoan zehar LED argiteria jarrita “segurtasuna hobetzea” ere bilatu du udalak.

Nekane Arrizabalaga alkateak azaldu du, bestalde, “obren eragina ahalik eta txikiena” izan zedin ahalegindu direla, “ahal zen neurrian, zeuden espaloiak, galtzadak eta azpiegiturak mantentzeko”.

105.516 euroko aurrekontua

Hormigoizkoa da eraiki duten espaloi berria eta, udalaren esanetan, “labaintzeak ekidin nahi izan dira material horrekin”. Egurrezko baranda batek inguratzen du espaloi guztia, eta bide-harri bat ere egin dute. Bestalde, euri uren eta ur zikinen sarea mantendu badute ere, berritu egin dituzte arekak.

Argiteriari dagokionez, LED sistemadun zazpi argi jarri dituzte bidean. “Argiteria
mota horrek %86tik gorako eraginkortasun energetikoa bermatzen du eta, aldi berean, argiteriaren kalitatea hobetu herritarrei begira, eta kutsadura luminikoa gutxitu”, esan du udalak.

Guztira 105.516 euroko aurrekontua izan da obra guztia egiteko. Hain zuzen, udalak 93.086,30 euro bideratu ditu espaloia sortzeko, eta 12.430 euro argiteria berria jartzeko.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Positiboak gora, intzidentzia tasak ere bai

2021/04/20
Urola kosta
2

Nahia Olaizola eta Alaia Juaristi kirolariei harrera egin diete udaletxean

2021/04/20
Azpeitia
3

Energia jasangarritasunerako estrategia zabaltzeko hitzarmena sinatu dute Aldundiak eta garapen agentziek

2021/04/20
Azkoitia,Azpeitia,Zestoa

Zozketak

ELKAR ARGITALETXEAREN LIBURU SORTA

Eskaintzak

SANTIMAMINEKO KOBA

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Eneka Lazkano, Urkomeren 'Jakiz jakin: Transformatuak' saioan

2021/04/21
Aitziber Arzallus
Urola kosta

HARA! Ekain Txou pailazoak erakustaldia eskaini du 'Biba Zuek!' saioan

2021/04/13
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Azkoitia-Azpeitia probako kamiseta jantzi diote Diego Garciaren eskulturari

2021/03/31
Andoni Elduaien
Urola kosta

HARA! Silvia Carrizo eta Xanti Ugarte, 'Etxe barrutik argitara' bideo erreportajean

2021/03/29
Andoni Elduaien
Urola kosta

HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute aurrera Gaztea Cover Lehiaketan

2021/03/24
Andoni Elduaien
Urola kosta

Mikel Markez eta Ekaitz Etxezarreta, Euskal Herria Batera ekimenaren Aberri Eguneko trailerrean

2021/03/22
Andoni Elduaien
Urola kosta

Aizpuru, Labaka, Larrañaga, Segurola eta Agirrezabala 'Erremontari' saioan

2021/03/15
Julene Frantzesena
Urola kosta

Sara Zozayaren eta Ro taldearen elkarlana, orain bideoklipean

2021/03/13
Mailo Oiarzabal
Urola kosta

HARA! Maria Blanco ETB1eko 'Barre librea' saioan agertu da

2021/02/26
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Urolako trenaren itxierari jarritako bertsoak, gogora

2021/02/22
Jon Elustondo
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.