Eskualdeko eduki interesgarrienak biltzea helburu duen saio berria dakar Urolako Komunikazio Taldeak. Mireia Galarza kazetariaren eskutik, lehen atal honetan Getarian gauzatuko da GUKA magazina, eta Eñaut Elorrieta musikaria izango da gonbidatu nagusia.
19:30 aldera kea irteten hasi da lokaletik eta berehala bertaratu dira udaltzainak eta suhiltzaileak. Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak joan dira Urola kalera, eta ordubeteren bueltan itzali dute sua. Ke handia sortu da, kaleak garbitzeko makina batek su hartu ostean.
Gainontzeko neurri murriztaileek indarrean jarraituko dute, hau da, eutsi egingo zaio 22:00etatik 06:00etara arteko etxeratze aginduari, gehienez lau laguneko taldeetan biltzeko mugari, tabernak 20:00etarako itxi beharko dituzte ateak eta merkataritza eta kultura jarduerak 21:00etarako bukatu beharko dute. Eusko Jaurlaritzak astelehenean argitaratuko du dekretu berria, eta hark jasotzen dituen neurriak asteartean sartuko dira indarrean. Gutxienez beste hogei bat egunean neurri horiek egongo dira indarrean.
Gaur, ostirala, Kontzejupean bildu dira herriko eskoletako eta udaleko ordezkariak, eta Martxoaren 8ko aldarriarekin bat eginez, muralak zintzilikatu dituzte udaletxeko balkoiaren azpian.
Gipuzkoako bezeroak soilik hartuta ere, ondo lan egiteko aukera izango luketela iritzi dio Jone Olaskoaga Orioko Kanpineko zuzendariak. Herrietako itxiera perimetrala zabaldu eta lurralde barruan mugitzea baimendutakoan irekiko dituzte kanpineko ateak. Hain zuzen, gaur arratsaldean bilduko da Eusko Jaurlaritzaren Labi aholku batzordea, erabakitzeko herrien arteko mugikortasuna baimendu ala ez.
Amue kalean jazo da ezbeharra 15:15 aldean. Kamioi bat deskargatzen ari zirela, metalezko hodiak jausi dira ibilgailutik, eta azpian harrapatu dute langilea. Hildako langileak 52 urte zituen eta Oiartzungo Bidean Garraioak enpresako langilea zen. Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte biharko eta etzirako, eta horiekin bat egin du LAB sindikatuak.
Udaltzaingoak baieztatu duenez, gaur 08:30ak aldera gertatu da istripua. Antza, esku-frenoa jartzea ahaztu zaio gidariari, eta ibilgailuaren aurrealdea hondarretan gelditu da. Inor ez da zauritu.