1984an Espainiako poliziak hildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideak gogoan izan dituzte Azpeitian. Zapatuan Azoka Plazan egingo den ekitaldiarekin borobilduko dituzte hitzorduak.
Gaur, astelehena, 37 urte bete dira Espainiako poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituenetik, eta astean zehar izango diren ekitaldien berri eman dute senideek Basazabal jauregian. Gaur lore eskaintza egingo dute Pasaiako segadan hildakoen omenezko monolitoan, eta larunbatean, hilak 27, ekitaldi berezia egingo dute plazan.
Ertzaintzak ohar batean azaldu berri duenez, herritarren kolaborazio bila dabiltza, atzo Zudugarai gainean izandako istripuko gertakizunak argitzeko. Txirrindularia larri zaurituta eraman zuten erietxera.
Azkoitian, Azpeitian, Orion, Zarautzen, Zumaian eta Zestoan atzeman dituzte kasu berriak azken lau egunetan. Kasu gehienak Zarautzen zenbatu dituzte, hain zuzen, hemeretzi.
Realak eta Athleticek larunbatean jokatuko dute Kopako finala Sevillan. Horren harira, Gurekin kanpaina jarri du martxan Realak: taldearen autobus ofizialak Gipuzkoa osoa zeharkatuko du gaur eta bihar, udalerrietan geldialdia egin, bakoitzeko bandera jaso eta asteburuan Sevillara eroateko. Getarian eta Zumaian egin dute bandera trukea dagoeneko.