Atzoko udalbatzarrean eman zuten 2020ko aurrekontuaren likidazioaren berri. Pandemiak baldintzatutako urteari aurre egin eta aurreikusitako proiektuak garatu ahal izan dituztelako "gustura" azaldu dira udal ordezkariak.
Denboraldia bikaina ari da izaten Martin Iriondo korrikalari oriotarrarentzat. Espainiako txapelketako 3.000 metroko proba aldearekin irabazi zuen larunbatean, Espainiako txapelketan, eta Euskadiko errekor berria ere ezarri du.
Getariako gazteek udal bulegoetan edo udal liburutegian aurkeztu ditzakete ipuin, bertso edo olerkiak. Datorren astelehenean bukatuko da parte hartzeko epea, 13:00etan.
Intzidentzia tasen dantza nabarmena da eskualdeko herrietan. Denak eremu horian baldin badaude ere, ez dute beheranzko joera argirik ageri. Hego Euskal Herrian, beste egun batez, 500 kasutik gora atzeman zituzten atzo .
Musikari berriei plaza eskaintzeko abiatutako egitasmoa da Arkupehotsak, eta zabalik da laugarren edizioan izena emateko epea 'Kulturaz.eus' webgunean.
Helduen mailako hirugarren saria jaso du bertsolari azpeitiarrak 'Ni ere gaixotu nintzen' bertso sortarekin. Sariak "ilusio berezia" egin diola aitortu du Egañak.
Eguzkia beranduago ezkutatuko da iluntzeetan datorren igandetik aurrera, martxoaren 28ko goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango baitira.
Dena ondo bidean, urte amaierarako martxan izango da Macarbox enpresaren planta berria Zumaian. Egurkok zuen pabiloian zabalduko dute, eta lanpostu gehienak makina-erraminta arlokoak izango dira.