21:00ak pasatuta jazo da ezbeharra Munategin, Azkoitirako norabidean. Ertzaintzak ez du oraingoz istripuaren inguruko informazio gehiago eman.
19:15ean jazo da ezbeharra Sansinenea industrialdean. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren gunera, auto gidaria autoan harrapatuta gelditu delako.
Duela minutu gutxi gertatu da ezbeharra. Momentu honetan, trafikoa zuzentzeko lanetan ari dira.
Eusko Jaurlaritzak joan den astean ebatzi zuen azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa 400 edo altuagoa duten herriak eta lurraldeak itxi egingo zituela. Gaur-gaurkoz hemeretzi herri daude itxita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ebazpen horrek sor ditzakeen zalantzen inguruan, hona hemen zalantzak argitzeko hainbat irizpide, galdera-erantzun moduan:
Pediatra euskalduna bermatzea eskatu dute beste behin ere Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek. Gai hau jasotzen duen mozioa udal bilkuretara eramango dute datozen egun edo asteotan.
Zarautzen eta Azkoitian zenbatu dituzte kasu gehien ostiraletik igandera bitartean egindako probetan. Hego Euskal Herrian, ostera, 500 kasu baino gehiago hauteman zituzten atzoko testetan.