Hitzaldiak apirilaren 14an, 21ean eta 28an izango dira, Modelo aretoan. Bideojokoen mundua aztertzea eta izan ditzakeen arriskuez ohartaraztea dira, besteak beste, zikloaren helburuak.
Momentuz, Urola Kostan ez dago intzidentzia tasa 400dik gorakoa duen 5.000 biztanletik gorako herririk, eta Aiak eta Getariak tasa hori gainditu arren, ez dituzte itxiko. Datorren astelehenean berrikusiko dituzte datuak.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur eman ditu jakitera apirilaren 1etik 5era bitarteko PCR eta antigeno proben emaitzak, eta eskualdean ia 100 kasu berri zenbatu dituzte. Kasu gehien Zarautzen (32) eta Azkoitian (24) atzeman dituzte, eta azken hori eremu laranjan sartu da.
Izen emate arrunta ostegunera arte luzatu dute, eta gaur gauera arte eskatu ahalko dira maskarak eta kamisetak. Bestalde, gaur Azpeitiko Sanagustin kulturgunean jartzekoak ziren erakusketa ostegunean zabalduko dute.
Kalekoentzat egun eguzkitsua izan ohi da beti eguraldi onena. Baserritik eta lurretik bizi direnek, berriz, eskertzen dute euria egitea ere. Gaur lurra busti du aspaldiko partez, eta erantzun bila Zestoako Ibañarrieta auzoko Irure Txiki baserriko Aitor Eizmendirengana jo dugu.
Apirilaren 30era arte egin daitezke eskaerak, eta horiek korreo elektronikoz edo erregistro elektronikoz entregatu beharko dira. Ostalariek, merkatariek eta ostatu turistikoek eskatu ahalko dituzte laguntzak. Hemen ikus daitezke oinarriak, baita eskaera orria deskargatu ere.