Ibarbi Sagarraren inguruko liburua aurkeztu dute gaur Errezilen. Alvaro Bermejo idazleak azaldu duenez, Errezilgo identitate ikurra da sagarra, eta harreman horretan jarri dute arreta. Xebero Agirretxe alkatearen arabera, "Errezilgo etxe guztietan egon beharreko produktua" da liburua.
Azpeitiko Tren Museoan ilara luzeak, Zumaiako flyscha ezagutzeko barkua aurrera eta atzera eten gabe, Zarauzko Arte eta Historia museoan ohi baino jende gehiago, eta Zestoako Ekainberri eta Lilin tokirik gabe. Bertakoa ikusiz eta bertakoaz gozatuz igaro dituzte herritarrek eta bisitariek opor egunak, eta aipatutako museo eta bisitetako arduradunak gustura dira bisitari kopuruekin, bideo-erreportaje honetan kontatu dutenez.
Hiru bandera etxeratu dituzte oriotarrek gaurko txapelketan. Getariako, Zarauzko eta Zumaiako batelak ere izan dira lehian.
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek Diego Garcia, Ione Basterra eta Alejandro Gomez oroitu dituzte. Lehenik, argazkia atera dute Diego Garciaren estatuan, eta ondoren, ekitaldia izan da Loiola hotelean.
Herriko haur guztiei zuzenduta, jolasen mailegu zerbitzua jarriko du martxan Azpeitiko Udalak bihar. 60 jolas inguru daude erabilgarri. Zerbitzu berri horren bidez, okerren pasatzen ari diren familietako haurrek ere jostailuak eskura izan ditzaten nahi dute, besteak beste.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako positibotasun tasa jaitsi egin da apur bat, baina nabarmen igo da Nafarroakoa. Osakidetzako Zainketa Intentsiboen Unitateetan dauden gaixo kopuruak igotzen jarraitzen du: 121 daude bertan azken datuen arabera.
Katalunian jokatu dute txirrindularitza proba, eta 50 kilometro falta zirela, Adrien Maire frantziarrarekin ihes egin du azpeitiarrak. Azkenean, sprintean irabazi dio hari.
GI-631 errepidean gertatu da ezbeharra, 07:10 aldean. Auto bat bidetik atera da, eta hesi baten kontra jo du. Autoaren gidaria Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta.
Pasai Donibanen jokatuko da txapelketa gaur, igandea, 11:00etan hasita. Orioko eta Zumaiako launa ontzi lehiatuko dira, Zarauzko bi eta Getariako bat.