Eskualdeko eduki interesgarrienak biltzea helburu duen saioaren hirugarren atala ikusgai dago. Mireia Galarza kazetariaren eskutik, Azkoitian gauzatuko da oraingoan GUKA magazina, eta Uemako koordinatzaile Miren Segurola izango da gonbidatu nagusia. Urrutira joan gabe atalean, berriz, Oriotik Zarautzera ibilaldia egingo du Gorka Peñagarikano kazetariak, Lorentxo Portularrume argazkilaria bidaide duela. Getariako saregileei buruzko erreportajea ere ikusteko aukera izango da.
Eguerdian EAEko Auzitegi Nagusiak esandakoa errespetatu du Eusko Jaurlaritzak, eta larunbat gauerditik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ez dute mugitzeko mugarik, etxeratze agindurik eta bilkurak lau lagunera mugatu beharrik izango.
Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da maiatza eta ekaina hasiera bitartean, eta hortik hasita, 30 eguneko epea izango dute eskatzaileek. Zozketa udan egitea aurreikusten du Zarauzko Udalak.
Labi batzordea arratsaldean bilduko da, eta gaur bertan jakinaraziko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zein neurri jarriko dituen indarrean Espainiako Estatuan alarma egoera bertan behera gelditzen denean.
Elkarretaratze jendetsua egin da Getariako udaletxearen aurrean gaur eguerdian, Indauxeko Enpresa Batzordeak deituta. “Indauxeko zuzendaritzak ostirala dolu eguna izendatzeko erabakia hartu izana” eskertu dute, argitara emandako oharrean.
Azkoitian atzeman dituzte positibo gehien: hamar. Herenegun baino hamaika kasu gehiago atzeman zituzten atzo eskualdean, baina intzidentzia tasak behera egin du eskualdeko hainbat herritan. Bestalde, Hego Euskal Herrian nabarmen egin du hobera ospitaleetako egoerak, baina positibotasun tasak gora egin du berriro.