18:45 aldera gertatu da ezbeharra, Zelatun inguruan. Zauritutako bi pertsonak Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.
Inguruko hainbat errekortarik parte hartu dute arratsaldeako saioan; horietako bat baino gehiago izan dira azpeitiarrak. Erakustaldiarekin, amaitutzat eman dituzte Zezen Beltz asteburuko ekintzak.
Zortzi abesti eskaini ditu musika bandak Soreasun, eta bertaratu diren herritarrek gogotik gozatu dute emanaldiarekin.
Herri kirolari azkoitiarra izan zen onena txingekin; Aimar Galarraga oriotarra, aldiz, hirugarren sailkatu zen. Asteasun (Gipuzkoa) jokatu zituzten atzo, larunbata, Gipuzkoako gizonezkoen orga txapelketa eta txinga eroate txapelketak, gizonezko eta emakumezkoetan.
25 lagunek parte hartu dute Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatutako mendi irteeran. 15 kilometro baino gehiago egin dituzte eguraldiak lagunduta.
Txikitasunean Handi asteburuari amaiera emateko, baserritarren eta artisauen azoka egin dute Arroabean. Jende ugari bertaratu da.
Elkargunean egingo du batzarra koalizio abertzaleak, 19:00etan hasita. EH Bilduren plan politikoa eta herriko bestelako gaiak izango dituzte aztergai.