25 lagunek parte hartu dute Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatutako mendi irteeran. 15 kilometro baino gehiago egin dituzte eguraldiak lagunduta.
Gaur, igandea, mendi ibilaldia egin dute Aizarnazabalen. Aizarnazabalgo Kirol Batzordeak antolatutako irteera izan da, eta 09:00etan abiatu dira herritik parte hartzaileak. Gero, beste zenbait gune ere bisitatu dituzte, hala nola Ibañarrieta, San Lorente, Basustagaña, Zumaiako pilotalekua, Karakas, Arteaga, Oikia, Artabilla, Eiza, Larra eta Muitza.
Hainbat txoko zapaldu eta gero, berriz ere Aizarnazabalera itzuli dira. Guztira, 16,5 kilometroko ibilbidea egin dute, eta adierazi dutenez “goiz polita” pasatu dute ibililbidea osatu duten 25 parte hartzaileek.
Argazkiak: Maitane Telletxea