18:45 aldera gertatu da ezbeharra, Zelatun inguruan. Zauritutako bi pertsonak Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.
Parapentea praktikatzen ari ziren bi pertsonak istripua izan dute Errezilen, Zelatun inguruan. 18:45 aldera gertatu da ezbeharra, eta inguruan zebilen pertsona batek eman dio abisua Ertzaintzari. Ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira, eta zauritutako bi pertsonak Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.