"Iritzi eta ekarpen ezberdinak entzun ostean hartu dute erabakia, pena handiz eta adostasunez" hartu dute erabakia gaur iluntzeko bileran, udalak adierazi duenez. Haurren danborrada ez egiteko erabakia hartu zuten ostiralean. Danborradarik ezean, jaiak bertan behera utziko dituzte aurten ere.
Atzo, 20:00 aldean piztu zen sua bi etxebizitza dituen baserrian. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri adierazitakoaren arabera, kalte material handiak eragin ditu suteak, baina ez da inor zauritu. Suhiltzaileek gauerdirako kontrolpean zuten sua, baina gaur zaintza lanetan ari dira oraindik.
Kopuru handietan jarraitu arren, aurreko eguneraketan hiru egunetan batutako zenbatekoa baino txikiagoa da oraingoa. Hala ere, intzidentzia metatuak gora egin du herri handi guztietan: Azkoitiak eta Azpeitiak 9.000ko langa gainditu dute. Atzo 10.037 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian, eta azken astean 50 lagun hil dira COVID-19ak jota Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Arrosategi parkean omenaldi xumea egin nahi izan diote alderdikideek Jose Ignazio Iruretagoiena PPko zinegotzi izandakoari. Atzoko egunez hil zuen ETAk orain 24 urte.
Proba horietan positibo ematen duten herritarrek bakartu egin beharko dute berehala. Osakidetzak horretarako ahalbidetutako webgunea erabili beharko dute gaixotasun baimena behar dutenek. Gainera, ikastetxeetako ikasgelan kasuren bat baldin badago, ez dute hango jarduna etengo: umeek ez dute berrogeialdirik egin beharko, ezta probarik ere.
Asteak dira helduen danborrada kolokan dela, baina gaur arratsaldean hartuko dute helduen danborradari buruzko behin betiko erabakia danbor taldeetako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek. Umeen danborrada bertan behera uztea adostuta dago dagoeneko.
Gaur, astelehena, egin du merkatari elkarteak zozketa. 500 euroko hiru sari banatuko ditu Herrixenek. Maite Etxaniz Hortz Klinikan, Lopetegi Iturgintzan eta Elorza Txirringak saltokietan egokitu dira zozketako zenbaki irabazleak.
Aurten ere ez da egitarau zabalik izango San Anton jaiak ospatzeko, baina bertso saioa mantendu egin du udalak. Edukiera mugatua izango du, eta sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan.