Hoi Denk Zirkueren emanaldia ikustera bildutako haur eta helduek gozatu ederra hartu dute ikuskizunean ikusi ahal izan diren diziplina desberdinekin.
Corrado Masacci italiarra da piezen sortzailea, eta bere hitzetan, "plazer estetikoa eta zirkuaren edertasuna" irudikatu nahi izan ditu, irudimenerako espazio bat sortuta.
Bidegorriko tuneletako azpiegiturak berrituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lanean ari diren garaian, bidegorriko erabiltzaileen pasabidea "erabat itxi" beharra dutela esan du erakundeak; dena den, asteburuetan eta jaiegunetan irekita egongo dira. Datorren astean hasiko dira lanean.
Atzo iluntzean egin zituzten elkarretaratzeak kostako bi herrietan. Egun batzuk lehenago, Azkoitian eta Azpeitian ere salatu zuten Sara Pina tuterararren hilketa. Astelehenean aurkitu zuten haren gorpua indarkeria zantzuekin, eta senarra Frantzian aurkitu eta atxilotu zuten.
Urtarrilaren 30ean egingo dute sariak banatzeko ekitaldia, Bilboko Arriaga antzokian. Erreskate ontziaz gain, 2021eko saridunak izango dira Luis Ugalde jesulaguna, Amaiurko Gaztelu elkartea, Bidasoa kirol taldea, Basque Culinary Center eta Luis Mari Bengoa kazetaria ere.
Jeltzaleek "teknikoki bideragarria" den lurpeko trazadura bat proposatu dute Iritako Plan Orokorraren aldaketan. Epe luzerako "erabaki estrategikoa" dela iritzi dio Xabier Txurruka alkateak.