Hondarribikoaren idi parea nagusitu zitzaion atzo gauean Zornotza anaienari, eta gaur eguerdian Azkoitikoaren zaldiak aise irabazi dio Zumaiako Talaia jatetxekoari.
Karela kiroldegian eskainiko du kontzertua, eta Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen Aita Mari ontziaren aldeko ikuskizuna izango da.
Eguraldi bikaina lagun, ikusle asko erakarri du 78 korrikalarik beraien zakurrekin egin duten lasterketak. Proba amaitu denean, parte hartzaileetako batzuek ume eta gaztetxoekin batera egin dute beste korrika saikoa zirkuitu itxian, eta gaztetxo guztiak dominarekin itzuli dira etxera.
Urtarrilaren 29an hasiko da txapelketa, Gernikan. ETB1ek, gainera, zuzenean emango ditu partidak astelehenero, 22:00etan hasita.