Azpeitia Bizirik taldeak deitu du mobilizazioa; 19:00etan elkartuko dira, plazan. Talde horren arabera, "osasuna aitzakiatzat hartuta inposatu" dute ziurtagiria, eta beraz, herritarrei haren aurkako protestara joateko deia egin diete.
Saizar sariketaren finala irabazi dute Iñaki Oliden oriotarraren kintopeko idiek. Hiru parek jokatu dute gipuzkoarren arteko finala, eta Errezilgo Bixkienak hirugarren postuan sailkatu dira.
Pasira egitasmoaren helburua da herritarrek, batez ere adineko pertsonek, jarduera fisikoa egitea eta beren artean sozializatzea. Horretarako, ostegunetan elkartzen dira herrian zehar oinez egiteko, eta bi ibilbide izaten dituzte aukeran. Etzi egingo dute urteko lehenengo ibilaldia.
Anderik Ande izeneko proiektua garatuko du kazetari zestoarrak urtebeteko epean. Amerikaren eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu lanean, eta liburu formatuan argitaratuko dute bukatzean. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak sustatzen dute Tene Mujika beka.
INE Espainiako Estatistika Erakundearen arabera, Aiak, Aizarnazabalek, Azkoitiak, Azpeitiak, Oriok eta Zumaiak biztanleria irabazi dute azken urtean; aldiz, Beizamak, Getariak, Zarautzek eta Zestoak, galdu. Errezilen, berriz, kopuru berari eutsi diote.
Idoia Zabalak "erreferenterik gabe" eta "urte asko kaiola batean sartuta egon eta gero" egin zuen trantsizioa, helduaroan. Behartutako genero betean bizitzeak eta askatasunean bizitzeak ekarri dizkion bizipenen inguruan hitzaldia emango du ostegunean Emakumeon* Etxean, 18:00etatik aurrera.
Emagin elkarteko Miren Aranguren Etxarte izango da hizlaria. 18:30ean hasiko da solasaldia, Arroabeko eskola zaharrean.
Azpeitiko saioa larunbatean, hilak 22, egingo dute, eta Zestoakoa urtarrilaren 27an. Emakume Langileen Eskolaren bigarren saioan 'Klase subjektua bere dimentsio guztietan eraikiz' izeneko testua landuko dute eta edonor bertara daiteke. Itaiak "emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko moduak pentsatzeko" jarri zituen martxan Emakume Langileen Eskolak.
Ehundik gora euskal idazle eta editorek 'Eman bakea' adierazpena egin dute gaur goizean Donostian, preso ohiaren auzipetzearen aurka.
Euskarazko kategorian bi gidoi nagusitu dira; idazle zarauztarraren lanaz gain, Mikel Fernandino lasartearrarena ere saritu dute.
Gaur ziren egitekoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak egitasmoaren barruan antolatutako saioa, baina otsailaren 9ra atzeratu dute. Egun horretan alkoholaren, tabakoaren eta kanabisaren kontsumoaren inguruko informazioa emango dute Alonderoko aretoan, 18:00etan hasita.
Hilaren 24tik 28ra itxita izango da muskulazio gela, baina herritarrek kiroldegikoa erabili ahal izango dute, aurrez hitzordua hartuta. Makina guztiak berrituko dituzte, eta horretarako, gela ixtea "ezinbestekoa" dela azaldu du udalak.