Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du tailerra, eta guztira, hiru orduko bost saio egingo dituzte, larunbat goizetan. Interesatuek Txara dendan eman behar dute izena.

Argazkilaritzan trebatzeko ikastaroa antolatu du Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak. Hiru orduko bost saio egingo dituzte, larunbat goizetan. Ikastaroan 16 urtetik gorako edonork parte har dezake, eta interesa dutenek aurrez izena eman behar dute, Txara dendan, larunbatera –hilak 22– bitartean. Informazio gehiago nahi dutenek helbide honetara bidali behar dute mezua: maria.roa.zubia@gmail.com.