Gaur goizean aurkeztu dute programazioa antolatzaileek eta emanaldiak eskainiko dituzten zenbait artistek. Antzerkia, musika eta dantza uztartuko ditu probalekuko agendak.
Datuek apaltzera egin dute, baina intzidentzia tasaren jaitsiera ez da kasu kopuruen jaitsieraren adierazle, aldatu egin baita COVID-19a detektatzeko Osakidetzaren protokoloa. Hego Euskal Herrian 2.816 kasu positibo zenbatu zituzten atzokoan.
Batzuk kalez jantzita eta beste batzuk beren danborrada taldeetako jantziak soinean zituztela, hainbat herritar elkartu eta sansebastianetako doinuak kantatzen eta danborra jotzen ibili ziren atzo gauean Alde Zaharreko kaleetan.
Herenegun jaso zuen Ignacio Arakistain organo-jotzaileak VI. Musikene-Donostiako Orfeoia Saria, Donostiako Orfeoiaren egoitzan egindako ekitaldian. Valentin Larrea Iturbe pianista eta organistaren obraren eta haren bizitzari buruz egindako gradu amaierako lanari esker jaso du aitortza azpeitiarrak. Saria jaso berritan, harekin hitz egin du UROLA KOSTAKO HITZAk.
Irailaren 6an egingo dute 'Bira bat, 100 mundu' lelopean mendea beteko duen antzezpena, eta urteurrena aitzakia hartuta, ekitaldia gaur egungo kontakizuna izan dadin lanean ari dira udala eta herritarrak joan den irailetik. Hausnarketa horren emaitza plazaratu dute 51 orrialdeko txostenean, eta hori oinarri hartuta jarraituko du talde batek lanean, iraileko antzezlanari begira erabakiak hartzen eta xehetasunak lotzen.
Ezgaitasuna eta sexua gurutzatzen dituen 'Sexberdinak' antzezlana aurkeztuko du Telmo Iruretak Arrigorriagan bihar, ostirala. Tabua den gaia taula gainera eramango du Aitziber Garmendiarekin.
Joan den asteburuan, hiru iturri lehertu zirela nabarmendu du udalak. Bizikleta garbigunea ere itxita egongo da, "tenperaturak igo" eta "eguraldi txarra baretu" artean.