Aurtengo Tourra ez da oraindik jokatu, baina Frantziako txirrindularitza itzuliko antolakuntza ari da datorren urteko proban lanean. Hala, Euskal Herrian izango du hasiera 2023ko Tourrak, eta hirugarren etapa eskualdeko pasatuko dela jakin da orain.
Zestoa Osasuntsu programaren barruko saioa izango da, eta 17:00etatik 18:30era egingo dute, Alondero aretoan. Gorputzeko indarrak "egunerokotasunean duen indarra" zer-nolakoa den erakustea da saioaren gakoa.
Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Munoaundiko urmaela eraikitzeko lanetan aritu dira Azkoitiko ikastetxeetako ikasleak. Orain, putzua urez beteko dute "modu naturalean".
Duatloi zaleek hainbat hitzordu izango dituzte apirilaren 30ean, Azkoitri triatloi taldeak hiru proba antolatu baititu egun horretarako; umeena, herrikoia eta federatuena. Azken hori 2017an egin zuten azkenengoz. Izen-ematea aurrerago zabalduko dute, baina ibilbidea zehaztu dute antolatzaileek.
Sahatsaga Goiko etxebizitzen aurreko parkean sortu dute urmaela, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz. Bertan sortuko den ekosistema berria hezkuntzarako baliatuko dute.
Indarkeria matxista jasan duten hamar emakumeren bizipenak jasotzen ditu liburuak. Emakume horietako batek parte hartuko du gaurko saioan; 19:00etan izango da, doan eta gaztelaniaz.
Urola Bizirik taldeak antolatu du saioa, eta hainbat herritar joan dira hitzaldia entzutera.
Interesatuek otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dituzte udaletxean laguntza jasotzeko beharrezko dokumentuak.
Azkoitiko Udalak adierazi duenez, estalkia eta kiskalitako jolasak berriro jarri arte irekita egongo da parkea. Joan zen urtarrilaren 2an su eman zioten parkeari, eta, ordutik, gunea garbitzeko lanetan aritu da udala.
Martxoaren 5eko emanaldirako sarrera guztiak agortu dira jada, eta horregatik, beste emanaldi bat eskainiko du bezperan: 22:00etan izango da Sanagustin kulturgunean, eta sarrerak salgai dira dagoeneko.