Interesatuek otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dituzte udaletxean laguntza jasotzeko beharrezko dokumentuak.

Zestoako familia ugariek dagoeneko eska dezakete Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko deskontua. Horretarako, hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte udaletxean, otsailaren 28a, astelehena, baino lehen. Hain zuzen ere, honako dokumentuak bildu beharko dituzte eskatzaileek: Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako familia ugarien ziurtagiria, diru-sarreren egiaztagiria (2020ko errenta aitorpena) eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).