Eneritz Jauregiren zuzendaritzapean, Getariako musika bandak sei piezaz osatutako kontzertu zirraragarria eskaini du parrokian.
San Anton jaiak ospatzeko ohiko egitaraurik ez dute antolatu aurtengoan, baina Musika Bandak urteroko kontzertua eskaini ahal izan du. Salbatore Deuna parrokian eman dute kontzertua, Eneritz Jauregiren gidaritzapean, gaur, igandea. Bideo honetan ikus daiteke kontzertuaren laburpena.