Eguraldi ona lagun, dozenaka herritar atera dira eguerdian mozorroen desfilean, eta ohi bezala askotariko jantziak ikusi ahal izan dira kalean.
Larunbateko garaipenarekin, Ohorezko Zilarrezko mailan beste denboraldi bat ziurtatzeaz gain, Asobal ligarako igoera postuetan sartzeko lehian murgilduko da Amenabar datozen hilabeteetan. Aurkari sendoak izango ditu aurrez aurre hamarreko ligaxkan, eta denboraldi hasieran finkatutako helburua uste baino lehenago lortuta, presiorik gabe gozatu ahalko ditu datozen jardunaldiak.
Atzo, igandea, jokatu zituzten Eusko Label Binakako Txapelketako finalak Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Partida estua jokatu zuten promozio mailako pilotariek, eta aise nabarmendu ziren lehen mailako txapeldunak. Frontoian giro aparta sortu zen finalak zuzenean jarraitzeko.
Aspaldiko betekadarik handiena hartu dute kaleek Jai Karnabalean, eta askotariko irudiak utzi ditu egunak, Erlo Telebistak osatutako honako bideo honetan ikus daitekeenez.
Aurten bai. Urtebeteko etenaren ostean, festa giro bikainean ospatzeko aukera izan dute azpeitiarrek Jai Karnabalaz. Eguerdi artean, sokamuturra, artzain-inudeen konpartsa eta dotore jantzitako herritarren kalejira izan dira Alde Zaharreko kaleetan.
Giro ederra izan dute Getarian Inauterietako larunbatean. Haurrentzako diskoteka eta sari banaketak izan zituzten, besteak beste, atzo arratsaldeen.
Sarrerak salgai egongo dira Kultur Etxean emanaldia hasi arte, bi euroren truke. 18:00etan hasiko da Patata Tropikala konpainiaren ikuskizuna.
Jai Alai Winter Series txapelketaren ligaxkako azken partida jokatuko da gaur Gernikako frontoian. Bi puntista zumaiarrak aurrez aurre izango dira B multzoko sailkapena erabakiko duen partidan.
Astindu dantza taldeak alaitasunez eta kolorez jantzi ditu eguerdian Zumaiako kaleak.
HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzenduriko saioa izango da, eta 17:30ean hasiko da. Aurrez izena eman beharko da 943-85 08 98 telefonora deituta.
11:00etatik 20:00etara bitartean izango da gunea irekita, eta hara joan nahi dutenek aurrez txanda erreserbatu beharko dute. Bost txanda jarri ditu udalak, eta horietako bakoitzerako sarrera bi euro ordaindu beharko da.
Martxoaren 1ean adinean aurrera egin ahala elikadura ohitura egokiak izateak dituen onurez ariko da solasean Ainitze Gurrutxaga Zestoako anbulatorioko erizain eta nutrizionista. Martxoaren 10ean, berriz, txangoaz eta hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute herritarrek.