Kontzertua, hitzaldia, zine emanaldia, pintxo potea eta dardo txapelketa antolatu dituzte, eta hilaren 11tik 24ra bitartean izango dira ekintzak.

Zestoako Gaztetxeak prest du dagoeneko otsaileko egitaraua, eta hil honetan askotariko ekintzak egingo dituzte. Hilaren 11n, ostirala, izango da lehen ekitaldia; hain zuzen ere, Lamiak eta Pelax musika taldeen kontzertua izango da gaztetxean, 22:30ean hasita. Otsailaren 15ean, bestalde, Ukrainako eta Siriako gatazkaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Alonderoko aretoan, 18:30ean hasita. Horrez gain, aste bereko igandean, hilaren 20an, El club de la lucha filma eskainiko dute, 18:30ean hasita. Egitaraua ondo borobiltzeko, berriz, pintxo potea eta dardo txapelketa egingo dituzte hilaren 24an, osteguna.
Hona hemen egitaraua egunez egun:
Otsailaren 11, ostirala
Lamiak eta Pelax taldeen kontzertuak. 22:30ean, gaztetxean.
Otsailaren 15a, asteartea
Hitzaldia: Zer ari da gertatzen Ukrainan eta Sirian?. 18:30ean, Alonderoko aretoan.
Otsailaren 20a, igandea
Zinea: El club de la lucha. 18:30ean, gaztetxean.
Otsailaren 24a, osteguna
Pintxo potea eta dardo txapelketa. 18:30ean, gaztetxean.