Jai Alai Winter Series txapelketako partidak jokatuko dira gaur gauean Gernikako frontoian. Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak txapelketan debuta egingo du gaur.

B multzoko partida jokatuko da gaur neguko txapelketa honen barruan. Oraindik partidarik jokatu gabe zegoen bikote bakarra kantxaratuko da gaur Gernikako frontoian. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimar Aldazabalek osatutako bikoteak Diego Beaskoetxea eta Ibon Aldazabal izango ditu aurrean. Azken hauek Arbe eta Lopezen aurkako partidan nagusi izan ziren (11-15, 9-15).
Beaskoetxea eta Ibon Aldazabal dira B multzoko sailkapenaren buruan, 4 punturekin. Arbe eta Lopez ez dute punturik, eta Goikoetxeak eta Aimarrek gaur lortu nahiko dituzte lehen puntuak. Beaskoetxeak eta Aldazabalek irabazten badute, txapelketaren finalerdietara pasako dira.
Partida Euskal Telebistako lehen kanalean ikusi ahal izango da 22:30etik aurrera.