Denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da gaurtik larunbatera bitartean, herriko 37 saltokitan. "Herriko merkataritza bizirik mantentzen laguntzeko" asmoz antolatu du ekintza Bertan merkatarien elkarteak.
Otsaileko azken asteburuan ez da zereginik faltako Zarautzen. Besteak beste, ostiralean bigarrenez egingo dute Galtxagorrien Jaitsiera, eta larunbat arratsaldean konpartsa koloretsuarekin batera aterako dira dozenaka herritar, uda giroko doinuekin dantzatzera.
16:30ean emango zaie hasiera estropadei. Orio AEk 1995.urtean antolatu zuen lehen jaitsiera, eta aurtengoa 28.edizioa izango da. Gaur goizean Arraunetxen egindako aurkezpenean zehaztu dutenez, Orialkik babestutako bi bandera egongo dira jokoan mutilen eta nesken artean, bigarrenez.
Akordio hartan jaso zenez, Azpeitiko Udalak 3.850.0000 euroko dirulaguntza jaso behar zuen Lapatx zabortegiak eragindako kalteordain moduan. Azkoitiko Udalak, "Azkoitiko herriaren interesen kontrako" hitzarmena zela argudiatuta, epaitegietara jo zuen 2016n. Behin betiko bukatu da auzibidea, mankomunitateak jakinarazi duenez.
Euskal Kostaldeko Museoen Sareak 50 ekintzatik gora antolatu ditu martxorako Euskal Museoaren Hilabetea egitasmoaren barruan. Jardueretako batzuk Urola Kostan egingo dira.
'Atzekoz aurrera' atalerako elkarrizketa egin dio 'Berria'-n Enekoitz Telleria Sarriegi kazetariak Garikoitz Mendizabal txistulari eta legebiltzarkide zestoarrari.
Azaroan jarri zuten martxan egitasmoa, eta udalak jakinarazi du oraindik ere badagoela izena emateko aukera. Interesa duten gaztetxoek 'azkoitiagaztekp@gmail.com' helbide elektronikora idatzi beharko dute.