Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Mozorroak, kolorea eta festa itzuliko dira Zarauzko kaleetara

Zarautz
Jaiak

Otsaileko azken asteburuan ez da zereginik faltako Zarautzen. Besteak beste, ostiralean bigarrenez egingo dute Galtxagorrien Jaitsiera, eta larunbat arratsaldean konpartsa koloretsuarekin batera aterako dira dozenaka herritar, uda giroko doinuekin dantzatzera.

Egitarauan parte hartuko duten eragileetako ordezkariak, inauterietako kartela eskuetan dutela. (Amaia Urbieta Arruti)
2022/02/17
Amaia Urbieta Arruti

Iazko etenaren ondoren, egoerak horretarako bide ematen duela eta, mozorroek, koloreek eta alaitasunak hartuko dituzte Zarauzko kaleak otsailaren 25etik 27ra bitartean. Adin guztietako herritarrentzako egitaraua prestatu dute udaleko Festa eta Ekitaldien departamentuak eta beste hainbat eragilek. Hala, Galtxagorrien Jaitsieran parte hartuko dute 100 ume inguruk, eta konpartsa koloretsuan aterako dira adin ezberdinetako 90 herritar, uda giroko doinuekin dantza egitera. Iaz baino jende gutxiago animatu den arren, hori espero zutela eta “gustura” daudela azaldu du Yasmilka Rodriguez Marisa Merino dantza eskolako ordezkariak. Gabonen ostean hasi ziren entseguekin, eta aurten ere ikuskizun paregabea prestatu dute.

Galtxagorrien Jaitsierari dagokionean, dantzari txikien burbuilak mantendu behar izan dituztela azaldu du Garazi Eizagirre Jalgi dantza taldeko ordezkariak, eta aurten ez dela herensugerik eta joaldunik izango. Dena den, Mariren gidaritzapean, hamaika pertsonaia mitologikok zeharkatuko dituzte herriko kaleak.

Bestetik, Zurekin ostalarien elkarteko Martin Argiñanok herritarrak animatu nahi izan ditu kuadrillan mozorrotzera, herriko kaleak girotzeko eta lehiaketan parte hartu ahal izateko. Azkenik, Marian Dulanto Euskalduna tabernako ordezkaria gustura agertu da aurten berriro ere kartel lehiaketako lanekin erakusketa osatu ahal izan dutelako tabernan, eta herritarrak animatu ditu kartelak ikustera.

Gaur goizean aurkeztu dute prestatutako egitaraua eragileetako ordezkariek, eta Leire Arana jarduneko Festa eta Ekitaldien zinegotziak eman du egitarau osoaren berri.

Hemen dago ikusgai egitaraua osorik:

Otsailak 25, ostirala:

  • 16:30-19:30. Makillaje saioa eta mozorrotzea ludotekako materialarekin, 4-8 urte bitarteko haurrentzat, Ludotxo ludotekan.
  • 18:45. Galtxagorrien Jaitsiera. Imanol Urbieta Musika Eskolatik hasita, Jalgi dantza taldeko kideak, Zarautz Trikeko trikitilari eta pandero-jotzaileak nahiz Goizeko Ihintza taldeko txistulariak aterako dira kalez kale.

Otsailak 26, larunbata:

  • 12:00. Koxme baleak txupinazoa botako du, Joxelontxos txarangak girotuta, Modeloko balkoitik.
  • 12:00-14:00. Joselontxos txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
  • 17:00-20:00. Mozorro lehiaketa Ludotxo ludotekan, makillajea eta desfilea, 9-11 urte bitarteko haurrentzat.
  • 17:30. Inauterietako 5. Konpartsa: Uda Giro. Musika Plazatik abiatuko dira. Eguraldi txarra egingo balu, igandeko 13:00etan egingo lukete.
  • 18:00-20:30. Inauteri jaia Zinema pilotalekuan: DJ nerabeen emanaldiak eta mozorro lehiaketa (taldekoa, originalena eta #zuzeukiña), 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Gaia itsasoa izango da.
  • 19:00. Mozorro lehiaketan parte hartzen duten kuadrillak elkartuko dira. Aldez aurretik izen eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean Euskalduna tabernan.
  • 19:30. Emanaldia Trikidantz taldearekin.
  • 19:30. Kuadrillen arteko mozorro lehiaketaren sari banaketa Musika Plazan (1. saria: 250 euroko bonoa; 2. saria: 150 euroko bonoa; eta 3. saria: 100 euroko bonoa). Sari guztak Zurekin elkarteko tabernetan gastatzeko izango dira.
  • 21:30-00:00. Disko festa DJ Davila eta DJ Javirekin, Zinema pilotalekuan.

Otsailak 27, igandea

  • 12:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
  • 17:30. Peru Krokodiloa emanaldia, Kantu Kolore taldearen eskutik, doan. Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Turismo Bulegoan, edo egunean bertan leihatilan, edukiera bete arte.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Dozenaka herritarrek gaitzetsi dute txosnaguneko eraso homofoboa

2022/06/28
Zarautz
2

Amonatxoaren ideia zartatzen

2022/06/28
Getaria,Zarautz
3

Bainua debekatu dute Santiago hondartzan eta ibaian

2022/06/28
Zumaia

Eskaintzak

MIRANDAOLAKO BURDINOLA MARTXAN

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara
+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Duchenne gaixotasunari buruzko dokumental batean parte hartuko du Iren Reyes azpeitiarrak

2022/06/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Inazio Olazabal eta Igone Arruti beizamarrak elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian

2022/04/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Migel Angel Uzkudun 'Anbu', ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

2022/04/13
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

2022/02/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarra, 'Helmuga' saioko protagonista

2022/02/14
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Alaia Juaristi, Olinpiar Jokoen atarian Basque Teamek egindako bideoan

2022/02/02
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! 'Koiteretzia' liburuaz hizketan aritu da Iñaki Segurola ETB1eko 'Artefaktua' saioan

2022/01/30
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! 1958an Zestoan izandako tren istripu bat, irudietan

2022/01/26
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

2022/01/18
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute bat Arantzazuko adierazpenarekin

2021/12/20
Julene Frantzesena
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.