COVID-19ari aurre egiteko eragile sozioekonomikoen eta agentziaren arteko "harremana indartu" dela eta, "balorazio positiboa" egin dute ordezkari politikoek eta teknikariek.
Guztira 212 adinekok parte hartu dute ikerketan. Hainbat ertzetatik heldu dio gaiari Maddalen Iraolak; osasuna, ekonomia zein bakardadeaz galdetu die partaideei.
Errezilen izango da lehen kanporaketa, 17:00etan, Borondegi aretoan, eta honako sei bertsolariak arituko dira kantuan: Urko Arregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Txaber Altube, Unai Mendiburu eta Iker Letamendia. Beste bi kanporaketak Zestoan eta Azkoitian izango dira, hurrengo igandeetan, eta finala, Azpeitian, hilaren 25ean. Guztira, hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute sariketan, eta horietatik sei sailkatuko dira finalera.
Bihar aurkeztuko dute jendaurrean munduko hainbat txokotako istorioak biltzen dituen Gure Marrak liburu bilduma Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Kultura desberdinetako kontakizunak marrazkiz kontatu dituzte bederatzi ilustratzailek Dinamoan egindako tailerrean, eta horiek euskarri fisikoan zein digitalean jarriko dituzte eskuragarri. Biharko aurkezpenean liburu bilduma eskuratzeko aukera izango dute herritarrek.
Zumaiako zine forumaren bultzatzailea, idazlea, aktorea, ekintzailea, euskaltzalea, herriko historia eta herritarren kontakizunak biltzeko lanaren egilea; hori guztia izan da Linazisoro. Bart hil da, 79 urterekin.
Xabier Alberdi historialaria ondo ezaguna da herrian, Orioren ondareari buruzko bisita gidatu eta hitzaldi bat baino gehiago egindakoa baita. Gaur arratsaldean, berak emango dio hasiera 'Errioa, gure nortasuna' hitzaldi zikloari Arraunetxen, 19:00etatik aurrera, 'Oriotarrak itsasoan barrena XVI. mendean' mintzaldiarekin.
11:00etatik 20:00etara bitartean izango da gunea irekita, eta hara joan nahi dutenek aurrez txanda erreserbatu beharko dute. Bost txanda jarri ditu udalak, eta horietako bakoitzerako sarrera bi euro ordaindu beharko da.
Martxoaren 1ean adinean aurrera egin ahala elikadura ohitura egokiak izateak dituen onurez ariko da solasean Ainitze Gurrutxaga Zestoako anbulatorioko erizain eta nutrizionista. Martxoaren 10ean, berriz, txangoaz eta hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute herritarrek.
Natxo Gonzalez bizkaitarrak jantzi zuen txapela atzo jokatutako txapelketan, eta Aranburu izan zen bigarren. Iker Amatriain gazteak ere txapelketa bikaina egin zuen; finaleko txandan sartzea lortu, eta laugarren postuan geratu zen zarauztarra.