Aspaldiko betekadarik handiena hartu dute kaleek Jai Karnabalean, eta askotariko irudiak utzi ditu egunak, Erlo Telebistak osatutako honako bideo honetan ikus daitekeenez.
Aurten bai. Urtebeteko etenaren ostean, festa giro bikainean ospatzeko aukera izan dute azpeitiarrek Jai Karnabalaz. Eguerdi artean, sokamuturra, artzain-inudeen konpartsa eta dotore jantzitako herritarren kalejira izan dira Alde Zaharreko kaleetan.
Giro ederra izan dute Getarian Inauterietako larunbatean. Haurrentzako diskoteka eta sari banaketak izan zituzten, besteak beste, atzo arratsaldeen.
Azkoitiko Udalak Mozorro Lehiaketaren sariak banatu zituen atzo iluntzean. Talde txikien kategorian, Kiss eta Parapente taldeek bigarren eta hirugarren sariak jaso zituzten, eta talde handietan, Partxis jokoa eta Zerbezaz taldeentzat izan ziren bigarren eta hirugarren sariak.