Giro ederra izan dute Getarian Inauterietako larunbatean. Haurrentzako diskoteka eta sari banaketak izan zituzten, besteak beste, atzo arratsaldeen.
Getariarrek ere festarako gogoa ondo barneratuta zuten, eta Inauteriez baliatu dira mozorrotu eta kalera ateratzeko. Eguerdiko txaranga saioaren ondoren, diskofesta egin zen arratsalde partean herriko plazan. Bertaratu zirenek izan zuten nahikoa aukera dantza egiteko.
Iluntze partean erakusleiho eta Inauterietako kartel onenen sariak banatu zituzten udaletxeko atarian. Salanort saltokiak irabazi du lehen saria; bigarrena Eskura fisioterapiarentzako izan zen, eta hirugarrena Zuhaitz belardendarentzat.
Kartel lehiaketari dagokionez, bost sari eman zituzten. HH2-HH4 mailan, Michelle Farinango Arrieta izan da irabazlea; LH1-LH2 mailan Alaia Roteta Etxaide; LH4-LH6 mailan Ane Arregi Aranburu; DBHko mailan Wissam Challal, eta 16 urtetik gorakoen kategorian Nora Azkue Etxeberria.