Eguraldi ona lagun, dozenaka herritar atera dira eguerdian mozorroen desfilean, eta ohi bezala askotariko jantziak ikusi ahal izan dira kalean.
Larunbateko garaipenarekin, Ohorezko Zilarrezko mailan beste denboraldi bat ziurtatzeaz gain, Asobal ligarako igoera postuetan sartzeko lehian murgilduko da Amenabar datozen hilabeteetan. Aurkari sendoak izango ditu aurrez aurre hamarreko ligaxkan, eta denboraldi hasieran finkatutako helburua uste baino lehenago lortuta, presiorik gabe gozatu ahalko ditu datozen jardunaldiak.
Atzo, igandea, jokatu zituzten Eusko Label Binakako Txapelketako finalak Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Partida estua jokatu zuten promozio mailako pilotariek, eta aise nabarmendu ziren lehen mailako txapeldunak. Frontoian giro aparta sortu zen finalak zuzenean jarraitzeko.
Sarrerak salgai egongo dira Kultur Etxean emanaldia hasi arte, bi euroren truke. 18:00etan hasiko da Patata Tropikala konpainiaren ikuskizuna.
Jai Alai Winter Series txapelketaren ligaxkako azken partida jokatuko da gaur Gernikako frontoian. Bi puntista zumaiarrak aurrez aurre izango dira B multzoko sailkapena erabakiko duen partidan.