'AlegrergelA' izena du 'Krispetak' diskoaren aurrerapen abestiak. Zortzi abestiz osatuta dago apirilaren 8an estreinatuko duten iraupen luzeko diskoa.
Azken Portuko Jai Batzordeak herri bazkaria antolatu du martxoaren 26rakoa, Putzuzulo gaztetxean.
Azken urteetan, txistuz jotako milatik gora pieza bildu ditu azpeitiarrak, 'Zesteronekua' Youtubeko kanalean. Aitortza egingo diotela bai, baina elkarteak oraindik ez du omenaldiaren eguna zehaztu.
Atzo, igandea, hasi zen Erniarraitz Sariketaren XI. edizioa, Errezilgo Borondegin. Urko Arregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Txaber Altube, Unai Mendiburu eta Iker Letamendia aritu ziren kantuan. Dozenaka bertsozale izan ziren han, eta Altube nagusitu zen; hura martxoaren 25ean Azpeitiko Gaztetxean izango den finalera sailkatu da, zuzenean. Hurrengo saioa Zestoko Kultur Etxean izango da, igandean. Jon Gurrutxagak egin du atzoko saioaren kronika.
Emma Suarez eta Valeria Sorolla izango ditu alboan aktore zumaiarrak. 'La consagracion de la primavera' du izena film honek, eta errodatzen hasi dira dagoeneko.
Apirilaren 2an egingo dute Beteranoen Eguna Zarauzko Rugby Taldekoek. Partidak eta herri bazkaria izango dira egitarauan, eta dagoeneko eman daiteke izena.
Zapatuan egin zuen elkarteak sari banaketa ekitaldia, Dinamoa sormen gunean. Sariak banatu aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusteko aukera izan zuten hara joandakoek.
Buruan ideiaren bat duen eta hori aztertzea nahiko lukeen edonori zuzenduta dago ikastaroa. Izena emateko edota informazio gehiagorako, Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan. Martxoaren amaieran hasiko dira saioak.
Zestoako Udalak sortu nahi du komunitatea, eta horretan Goiener kooperatibako kideak izango ditu bidelagun. Herritarrentzako bilkura ostegunean izango da, 18:30ean, Alonderoko aretoan.
Ezkaizto auzo elkarteak deitu du bilerara. Asteazkenean –martxoak 9– jarri dute hitzordua, 19:00etan, Elkargunean.