Ikasle Abertzaleak mugimenduak deitutako greba eguna izan da gaur, eta 34 lagun atxilotu dituzte protestetan; tartean, hiru azpeitiar daude. Atxilotzeak salatzeko elkarretaratzea egin dute arratsaldean plazan, eta hainbat herritarrek bat egin dute deiarekin. Urola Kostako Hitzak azken orduetan jakin ahal izan duenez, atxilotutako hiru azpeitiarretatik bakarrak jarraitzen du atxilotuta.
Joan zen astean Zestoako EAJko kideek Udal Gobernuari egotzitakoei erantzuna eman die gaur Mikel Arregi alkateak. Garikoitz Mendizabalek eta haren taldeak egindako adierazpenekin "harrituta" daudela adierazi du, eta "seriotasuna" eskatu die jeltzaileei. Bestalde, hainbat erabakiren berri ere eman du Arregik; besteak beste, Iraurgi Berritzenetik ateratzearen zergatiak azaldu ditu.
Ikasle Abertzaleak mugimenduak deitutako greba eguna izan da gaur, eta hainbat protesta eta istilu izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen, esaterako, 34 lagun atxilotu dituztela jakinarazi du Segurtasun Sailak; horietako hiru azpeitiarrak dira. Atxiloketa horiek salatzeko, Ikasle Abertzaleek kontzentrazioak deitu dituzte arratsalderako; Azpeitian ere egingo dute, 19:30ean hasita, plazan.
Euskal selekzioko zazpi eskalatzaile aritu ziren larunbatean nazioarteko proba batean, Ingalaterran.
Apirilaren 1etik 3ra bitartean, idazle emakumeen sei liburu aurkeztuko dituzte Elkarguneko Herriko plaza aretoan. Maxixatzen euskara elkarteak, gainera, Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarraren ibilbideari aitortza egingo dio, eta azoka emakumeek idatzitako testuen irakurketa saioarekin itxiko dute.
Oihana eta Haizea Arana eta Leire Vargas bidaide dituela, 'Erre. Aldarri bat bertsoz' ikuskizunarekin dabil Aner Peritz (Zarautz, 2002), eta bihar, 20:00etan hasita, Modelo aretoan ikusteko aukera izango da.
Patxi Elola udaleko Lorezaintzako zinegotzi arduradunak eman ditu herrian egin dituzten landaketa eta lanen inguruko datuak.
Udaberriari eta udako ordutegiari hasiera emateko, ordularien orratzak ordubete aurreratu beharko dira datorren igande goizaldean. 02:00etan 03:00ak izango dira.
Udaberriko Bebarruko Jardunen bigarren kontzertu eguna izango da biharkoa Matadeixen. Emanaldirako sarrerak Matadeixerako sarreran bertan salduko dituzte.
Orioko jubilatu eta pentsiodunek ospakizun eguna izan zuten atzokoa. Goizean meza izan zuten; gero, Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria; eta arratsaldean, musika han bertan. Zaharren Babeslekuak antolatuta, urteroko hitzordua zuten atzokoa, eta dozenaka animatu dira aurtengoan ere.
Larunbatean egongo da kanpainako agertokia Geltoki kalean. Garraio publikoak pertsonen ongizatean eta bizimoduan eragiten dituen onurak balioztatu nahi dituzte 'Joan-etorriak' kanpainarekin.