Udaleko kirol eta parekidetasun teknikari nahiz arkitekto tekniko lanpostuetarako azterketak egingo dituzte Azpeitian apirilaren 7an
Hiru lanpostuetarako gaitegi orokorrari buruzko ariketa teorikoak egingo dituzte apirilaren 7an. Guztira, 138 pertsona daude deituta azterketetara, eta proba 10:00etan hasiko da, Izarraitz pilotalekuan.

Azpeitiko Udaleko kirol ekintzen teknikari, parekidetasun teknikari eta arkitektu-tekniko plazak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuak martxan daude, iazko abenduan izen-ematea ireki ostean. Udalak gaur jakinarazi duenez, martxoaren 24an argitaratu ziren hiru hautaketa-prozesuetako azterketetako behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta hiru prozesuetako lehen azterketak, apirilaren 7an, izango dira, 10:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.
Apirilaren 7ko azterketan, hiru lanpostuetarako gaitegi orokorrari buruzko ariketa teorikoa egingo dute azterketara bertaratzen direnek. Guztira, 138 pertsona daude deituta azterketetara, eta horiei 09:30ean irekiko dizkiete ateak. Azterketa egitera doazenek ezinbestean erakutsi beharko dute NANa, probara sartzean.