Gizonezkoetan, Mikel Mujika eta Ander Segurola taldekideak sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Emakumezkoetan, berriz, Miren Apraizek eta Miren Josune Bikuñak osatu dute podiuma. Herriko duatloi probaz gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txapelketa ere jokatu dute gaur.
1931ko apirilaren 17an Euskal Errepublika aldarrikatu zuen, eta gertaera "ezezagun" hori jakinarazteko eta Euskal Errepublika aldarrikatzeko asmoz antolatu du Naziogintza elkarteak Euskal Errepublikaren Eguna. Datorren larunbatean, hainbat ekintza egingo dituzte eguerdi partean, eta besteak beste, mozio hura onartzeko "ausardia" izan zuten Azpeitiko 16 zinegotziei omenaldia egingo diete.
'Izan zirelako gara, garelako izango dira' lelopean, urtemugako festa ari da ospatzen elkartea. Mendi irteeraren eta mezaren ostean, bazkunearen historian batzordeko kide izan diren kide guztiek argazkia atera dute.
Bigarren sailkatu da Beheko Plaza elkartea, 33,5 punturekin; hirugarren postua, aldiz, Pil eta Igone bikoteak lortu du, 32 puntu eskuratu ondoren.
Haurrak zein gazteak eta Marea Urdinako kideak izan dira goiz parteko protagonista nagusiak. Hainbat lasterketa jokatu dituzte adin-taldeka banatuta.
Juan Antonio Vallek eta Igor Aranbarrik osatu dute gizonezkoen podiuma, eta Aitana Amondarainek eta Mari Carmen Seijasek emakumezkoena. Egokitutako duatloian, berriz, Joseba Azkarate eta Marea Urdinako itsu taldea sailkatu dira bigarren eta hirugarren.
Laja jatetxean jokatu zuten mus txapelketa, atzo, eta azpeitiarrak nagusitu ziren jokoan. Santa Kutz auzoko festetako aurreneko ekintza izan zen atzokoa, eta hurrengo asteburuan izango dira gainontzekoak.
Haginpe tabernan eskaini zuten saioa Xabier Silveirak, Maider Garmendiak, Aitor Bizkarrak eta Urko Arregik, eta umorez jositako bertsoak bota zituzten horiek.
Donna Apellaniz terapeutak eskainiko du solasaldia Arroabeko Eskola Zaharrean, 17:00etan hasita. Bertan, "familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko zer behar den" azalduko dute, "hori garatzeko beharrezkoak diren arauak eta mugak nola jarri landuz".
Jokin Altunak igandean Eibarren jokatu behar zuen neurketa bertan behera gelditu izanak Azpeitian jokatzekoak ziren partidei eragin die.
Mikel elkartean egingo dute saioa, maiatzaren 7an, eta Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan. Sarrerak maiatzaren 2ra bitartean eros daitezke.
Gazte Astearen barruan, hitzaldiak, otorduak, kontzertuak nahiz ikuskizunak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak. Astelehenean botako dute festari hasiera emateko txupinazoa, eta igandean bukatuko da egitaraua.