Iaz bezala, Imanol Arizmendi azkoitiarra izan da Eduardo Escobar Memorialaren bigarren edizioko garailea. Atzo jokatu zuten proba, eta AC Hotels by Marriott Cycling taldeko txirrindulariak 02:29:28 behar izan zuen 100 kilometroko ibilbidea osatzeko.
Udalbatzaren babesarekin, dagoeneko indarrean da Zarauzko Udaltzaingoaren Plan Zuzentzailea. Udaltzaingoak datozen urteetan jarraitu beharreko gidalerroak zehazten ditu planak. Udalak adierazi duenez, herriko hainbat talderekin elkarlanean finkatu ditu gidalerro horiek.
Surflari zarauztarra larunbatean iritsi zen Zarautzera Caparica Pro txapelketa jokatzetik. QSn Europako laugarren postuan da, eta txartela dauka Challenge-n jokatzeko. Australia du aurreneko geltokia.
Mendibeltz futbol zelaian jokatuko dute txapelketa, 10:00etatik 21:00etara, eta bihar, asteartea, bukatuko da izen-ematea.
Ostegunetik datorren astelehenera bitartean joan-etorrian ibiliko da lurrun trena, Burdinbidearen Euskal Museoaren eta Lasao auzoaren artean. Goizez, 10:30ean egingo du trenak lehen irteera, eta arratsaldez, 16:30ean.
Elkar-ekinek antolatu du hitzaldia, eta gerrari beste begi batzuekin begiratzea izango da helburua. Sanagustin kulturgunean izango da solasaldia, apirilaren 27an, 18:30ean hasita.
Interesatuek egungo batzordeko kideekin harremanetan jarri edo honako telefono zenbakira deitu behar dute: 628 19 86 80.
Hilaren 30ean egingo dute irteera, eta 09:00etan elkartuko dira Azkoitiko auzora joateko, anbulatorio aurreko autobus geltokian. Aizpurutxon, berriz, hamaiketakoa izango dute.
Azpeitiko Argazki Elkarteak larunbatean egin zuen Udaberriko Argazki Rallyko irabazleen sari banaketa ekitaldia, Dinamoa sormen gunean. Sariak banatu aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zuten.
Kultur etxeko areto nagusian izango da saioa, 18:30ean hasita. Hitzaldia entzun nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute 656 748 391 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita.
Maiatzaren 2ra bitartean aurkez daitezke instantziak, Erregistro Nagusian. Epaile kargua lau urterako izango da.