Urtero berritzen dute hitzarmena, elkarteak udalaren laguntza ekonomikoa ezinbestekoa baitu urte osoko jardueren egitaraua gauzatu ahal izateko. Horrekin eta bazkideen ekarpenekin osatzen du urteko aurrekontua. Gaur egun, 865 bazkide ditu Zaharren Babeslekuak, eta azken bi urteotan pandemiaren eraginez bertan behera utzitako jarduerak berreskuratzen ari dira pixkanaka-pixkanaka; tartean, asteroko bingoa.
Ostiralean eta igandean erleez zertxobait gehiago ikasteko aukera izango da, 'Galdutako erlearen bila' orientazio jolasaren bidez; eta bihartik astelehenera, Agorregiko burdinolara eta errotetara bisita gidatuak egiteko aukera egongo da. Jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo 'iturraran@gipuzkoanatura.eus' helbidera idatzita.
Ehunka gazte batu ziren larunbatean Berriozarren (Nafarroa), Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) antolatutako jardunaldietan. Horren harira, Edurne Begiristainek elkarrizketa egin dio GKSko kide azpeitiarrari 'Berria' egunkarirako. Martinezek dio gazteek komunismoaz jardutea "kultura kritiko" baten isla dela.
Etorkizuna Eraikiz kapsulak herrian jasotako ekarpenak aurkeztu ditu Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, gaur, Azkoitian, eta jakinarazi du batez ere azpiegiturei, euskarari eta gazteei lotutako proposamenak jaso dituztela. Era berean, GI-631 errepideko lanen berri emateko aprobetxatu du Aldundiak herrira egindako bisita.
Erakusketa hilaren 19ra arte egongo da ikusgai, Torre Luzea parkean eta Belauntzaran plazan. Horrez gain, gaur, 20:00etan hasita, 'Frederica Montseny, la dona que parla' filma emango dute Modelon. Udalak antolatutako ekitaldiak dira, "urte luzez ixildu dituzten emakumeei ikusgarritasuna emateko".
Bisitariei Azpeitia ezagutzen laguntzeko, irekita izango da Basazabal jauregiko turismo bulegoa bihartik astelehenera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Eskaintza zabala dago Azpeitian, eta autokarabanek Goenan dute aparkatzeko gunea.
Aste Santuarekin batera, Garagardo Azoka antolatu dute Zarautzen. Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu ostegunerako eta ostiralerako.
Izena emateko epea maiatzaren 11ra bitartean izango da zabalik. Deialdiaren oinarriak, jarraibideak nahiz eskabide orria Zestoako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Sortu berria da taldea, eta gaur emango du bere lehen kontzertua.
Bi urteko etenaren ostean, Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoei zein helduei zuzendutako festa eguna berreskuratuko du. Aizarnako gailurrean paella egongo da, salda banatuko dute, umeentzako jolasak izango dira...
Bihartik igandera bitartean, apirilaren 14tik 17ra, egingo dituzte bisitak –bi egunak barne–, 12:00etan. Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izango dute herritarrek saioetan.
Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako kideek Herritarren doinuak emanaldia eskaini zuten joan zen asteazkenean Soreasu antzokian. Ikuskizun hori osorik ikus daiteke bideo honetan.