Aste Santuarekin batera, Garagardo Azoka antolatu dute Zarautzen. Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu ostegunerako eta ostiralerako.

Pandemiak eragindako bi urteko hutsartearen ondoren, bueltan da Garagardo Azoka Zarautzen. Gaur zabalduko ditu ateak, 19:00etan. Jende kopuru handia espero dute antolatzaileek, eta bertaratuko direnen joan-etorriak errazteko, gaueko autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu Lurraldebusek. Ostegunean eta ostiralean izango dira bus hauek; larunbatean, berriz, ohiko gaueko autobus zerbitzua izango da martxan.
Ordutegiak (ostegunean eta ostiralean)
Zumaia | Getaria | Zarautz | Orio |
23:00 | 23:10 | 23:15 | 23:25 |
01:00 | 01:10 | 01:15 | 01:25 |
03:00 | 03:10 | 03:15 | 03:25 |
05:00 | 05:10 | 05:15 | 05:25 |
Orio | Zarautz | Getaria | Zumaia |
23:35 | 23:45 | 23:50 | 00:00 |
01:35 | 01:45 | 01:50 | 02:00 |
03:35 | 03:45 | 03:50 | 04:00 |
05:35 | 05:45 | 05:50 | 06:00 |