Sortu berria da taldea, eta gaur emango du bere lehen kontzertua.

Brigada criminal, Arrotzak edota Dictadura taldeetan aritutako kideek sortu dute Flash taldea. Punka eta rockaren artean mugitzen den talde berri honek gaur emango du bere lehen kontzertua. Getariako Gaztetxean izango da, 21:00etan hasita. Sarrera 5 euro izango da.